Albisteak

Ezin genezake gizakiaz hitz egin, jolasari heldu gabe. Jolasa animaliek elkar ezagutzeko eta mundua esperimentatzeko darabilten berezko ekintza da: ikusi, ikutu, manipulatu, kuriositatez behatu, asmatu, adierazi, imaginatu...egiten dugu, hots, jolastu egiten dugu.

Aresketa Ikastola KIVa-Ikastola duzue. KIVa programa (Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantziatuta eta Turkuko Unibertsitateak sortuta eta garatutako eredua) eskola-jazarpena murriztea du xede. Eta, xede horrekin, KIVa-Eguna ospatu genuen joan zen ostiralean, azaroaren 12an.

Udazkeneko lehen euriteek eta haizeteek zuhaitzetatik erorarazitako hostoak orbel bihurtzen dira. Baina lurrean daudela, ez daude erabat hilik. Haien gainean eta inguruan bizitza loratzen baita, lizun, liken eta ornogabe txikientzako elikagai eta aterpe bihurtzen direlako.

Goikuria aterpean eman dute hiru egun LH 6. mailetako ikasleek. Bertan, talde lana sustatu eta elkarbizitzan sakontzeaz gain, Gorbeia Parke Naturaleko zenbait altxor natural eta kultural ezagutzeko aukera ederra izan dute.

Ikastolen ezaugarrietako bat etapa desberdinetarako material eta metodologia berriak etengabe aztertzea, ikertzea eta lantzea da berezko materiala sortuz. Aurten, LH 1. mailan "KIMU" metodologia erabiltzeari ekin diogu.

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek arratsalde bikaina izan zuten San Jose auzoraino egindako irteeran.

YouTube, WhatsApp, Tik-Tok, Twiter ... sare sozialak gure bizitzan "instalatu" egin dira. Sare sozialen erabilera hutsaren haratagoko ezagupena eta gomedioak.

Euskal Kulturaren bost plaza handi eta  hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere badira ikastolen jaiak. Aurten, iaz bezala, ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta hori dela eta, plaza horietako lagin bat prestatu dugu azaroaren 27ko jaialdian.

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba