Albisteak

Urriaren 19an 2022ko Araba Euskaraz ekimenaren aurkezpena egin genuen. Lehenengo edizioa burutu zenetik 40 urte pasa direla, berau lehenengo aldiz antolatu genueneko lekura itzuliko gara.

Udazkeneko Errigora kanpaina ate joka dugu. Hiru saski desberdinen artean aukeratzea duzue eta segituan eskaera egiteko azalpena doakizue.

2020-2021 ikasturtea arraroa izan zen oso: sarrera mailakatua, burbuiak, kokapenak, distantziak ... Baina gure ikasleen sormenak, ordea, ez zuen etenik izan. Hainbat erakusketa antolatu genuen eta, berauek ikusteko aukerarik ez zenutenez gero, hona hemen prestatutako katalogoa gozatu ahal ditzazuen.

Irailaren 24tik urriaren 3ra ASTEKLIMA ekimena egin genuen, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren inguruan kontzientziatzeko eta mobilizatzeko. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek tailer bat egin dute "zaborra" deritzogunari buruz.

Ikastolan jorratzen dugun hizkuntza trataera integralaren baitan "The apprentice witch" programa burutu ohi dugu irailaren lehenengo hamabostaldian Lehen Hezkuntzako 5. mailetako ikasleekin.

Xarlingok, Euskal Herriko Sexu Hezkuntzako Eskolak, sexu-hezkuntzako tailerrak eman ditu Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat. Tailerrak, taldeen behar eta berezitasunetara egokituak, sexologo profesional batek eman ditu.

Bizitzeko elikagaiak behar ditugu. Erosketak egiten ditugu baina, nola gorde elikagaiak, ordea? LH 4. mailetako ikasleak elikagaien kontserbazioaz aritu izan dira klasean eta Urduñako Santa Klara baserrira jo dute bertan sagar zuku ekologikoak nola ekoizten dituzten ikusteko. 

Udalak bultzatzen duen proiektu hau zertan datzan azaltzeko arduradunetako bat ikastolara hurbildu da eta LH 4. eta 5. mailetako ikasleei nondik norakoak aurkeztu dizkie. Baita hauxek agertu dizkioten kezka guztiak argitu ere. 

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba