Albisteak

"Izarrak" (LH2A) taldeak prestatutako irratsaioa entzun nahi? Hona hemen zuzenekotik egindako grabazioa!

Ez galdu gero!

60.000 metro karratuko belardi zein basoetan, gure inguruko basabere nagusiak aurki ditzazkegu: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajineta, azkonarra, basakatua... baita harrapari, hontza eta hegazti migratzaile mota ezberdinak ere. HH 4 urteko umeak zuzenean ezagutzeko bertaratu dira.

Añanako Gatz Harana 7.000 urtetik gorako gatzaren paisaia kultural eta naturala da, berriz ere iraunkorra izan dadin leheneratzeko prozesu bete-betean dagoena. Eta prozesu horren lekuko izan ziren LH4. mailetako gure ikasleak

Eki proiektuko Ingurumena gaiaren barruan, lehengaien eraldaketaz jardun dira LH5 mailetako ikasleak. Eraldaketa goxoa gero irinia eta arrautzak bizkotxo bihurtzea!

Zer nolako planeta nahi dugu? Gure esku dago ze mundu utzi nahi diegun gure seme-alabei erabakitzea eta gure esku dago euren kontzientziak piztea. LH 5. mailetako zenbait ikaslek, plastikoaren erabileraren inguruan euren ausnarketa uzten digute ondorego bideoan.  

Pandemia egoerak zirrikitu gehigirik uzten ez badu ere, Laudio Ikastolak berauek probesten segitzen du euren Araba Euskaraz antolatzeko. Orain egun batzuk kanta eta bideokliparen aurkezpena egin zuten. Oraindik ikusteko aukerarik ez baduzue izan, hona hemen lotura! Bestetik, kaleratu duetn material ikusi edotas erosi nahi izanez gero, jo  ezazue hona!

TANTA: Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena; Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko egitasmoa.

Haur Hezkuntzako ikasleek ere danborra jotzeari gogotsu ekin diote dute Prudentzio Deunaren bezperan.

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba