Albisteak

Maialen, Kontxi eta Alfonso Mendi Solidarioak Elkarteko kideak dira; Egoitz eta Axier, aldiz, Amurrioko Ezina Ekinez Egina eta Mendi Trail taldekideak. Denen artean, urtero, garai honetan, Babiora igoera solidarioa antolatu ohi dute.

Jantokiko bazkaltiarren arteko Gabonetako Marrazki Lehiaketa lehenengoz antolatu izan dugu eta saskotxo izan dira lanak aurkeztu dituztenak. Segituan egindako marrazkiak ikusgai!

Ekimenak Arabako gazteak sentsibilizatzea du helburu indarkeria matxistaren aurkako hainbat emanaldi antzeztuz, feminismoaren aldeko borrokan lagundu ahal izateko berdintasunezko hezkuntzaren bidez. Ekimen hau Arabako 16 ikastoletako eta ikastetxeetako 800 ikaslerengana iritsiko da, Gasteizen, Agurainen eta Laguardian antolatuko diren 52 emanaldietan.

Zuhaitzak bizitzarako ezinbestekoak dira. Zuhaitzek eta landareek karbono dioxidoa oxigeno bihurtzen dute eta airea arnastu egin daiteke eta, beraz, bizia posible da. Natura zaintzeko biderik onena berau ezagutze denez, herbolario bat egiteari ekin diote LH 5. mailetako ikasleek.

Zergatik argitzen du Ilargiak? Zerk eragiten du egunak eta gauak sortzea? Izarrek berezko argia dute? eta planetek?

Proiektu honekin zalantza horiek guztiak uxatu dituzte!

Ikastolen Elkartean batzen garen 113 ikastoletako ordezkariak elkartu gara gaur, Donostian, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan egin ditugun hausnarketak plazaratzeko.

Euskal kostaldeko herrien ezaugarrien jabe egin (historia, jarduerak, ohiturak ...) eta elkarbizitzarako jarrera egokiak lantzea zituen helburu LEKEITIOn izandako egonaldia. 

Gezurra badirudien arren, futboletik haratago egon badago kirolik! Oraingoan, Aresketa ikastolako ikasle ohia den Julen Mendigurenek errugbia hurbildu die Ikastolako zenbait ikasleri.

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba