Albisteak

Zumaia, Deba eta Mutriku arteko itsaslabar ikusgarri hauek gure planetaren historiaren 60 milioi urtetako informazioa gordetzen dute

Ekain, Euskal Herriko labar-artearen lan gorena. Paleolitoko aroko labar-artearen lan bikaina da Ekain.

Kili-Kolon ere, usadioari jarraiki, danborra astintzeari ekin zioten! 

Bi urte igaro dira behar bezalako danborradarik egin gabe. Aurten, bete-betean berreskuratu ez badugu ere, eta eguraldia oztopo, Haur eta Lehen Hezkuntzako gurasoak, behintzat, ikusle egon ahal izan zarate! heldu den urtekoa hobea izango ahal da!

Azkenean bai! Aurten bai! Pandemiako bi urte hauetan bertan behera utzi behar izan badugu ere, DBH 4. mailetako ikasleek ikasbidaia egin ahal izan dute!

DBH2ko teknologia arloko ikasleak El Pobaleko museo bizian izan dira, Bizkaiko siderurgiaren eta industriaurreko errotaritzaren isla. Irteeran, "La Encartada" Lantegi Museoan, industria-museoan, egon ziren. Bertan, garai haien adierazgarri argiak diren eraikinak, makinak eta langileen koloniak ikusi zituzten.

KORRIKAren 22. edizioaren hasiera Amurrion izan da. Ekimen hau aintzat hartua, aldiz, eta ohikoa dugun kilometroan parte hartzeaz gain, jarduera desberdinak antolatu izan dira. Hona hemen horietako batzuk! 

Korrikaren hasiera Amurrion dela probestuta, DBH 4. mailetako ikasleak Kili-Koloko umetxoei aurkegiak margozten aritu izan dira.

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba