Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza:  2 - 6 urte

 

 

Aresketa Ikastola gizarte ekimenak sortutako Guraso Kooperatiba da. Kudeaketa autonomoa du eta herriari zerbitzua ematea du xede.

Jarduera nagusia pertsonak bere osotasunean prestatzea eta euskal kultura transmititzea dira.

  •    Umea bera da gure hezkuntza ibilbidearen protagonista.
  •    Prozesu indibidualak errespetatuz, garapen integral eta orekatua bultzatzea da gure xede nagusia.
  •    Halaber, komunikazio bide egokiak eraiki eta gurasoen partehartze    zuzena bideratzen dugu.
  •    Baloreen heziketan lehen urratsak emateaz gain, elkarbizitza osasuntsua bultzatzen dugu

Euskaran murgilduta

Ikastolan hasten diren ikasle askok ez dakite euskaraz. Horregatik, metodo berezia dugu hizkuntzaren ikaste-prozesua errazteko.Inmertsioa edo murgilketa esaten diogu metodoari.

Sistema horretan, irakaslea euskaraz mintzatzen zaio ikasleari, hasiera-hasierako egunetik. Irakasleak, jakina, euskara mintzatua eta keinuzko mintzaira baliatzen ditu, beharren arabera. Ikasleek naturalki onartzen dute metodoa, eta identifikatuz ikasten dute. Giro atsegina sortuz gero, ikaslea aise egokitzen da. Helburua da da ikasleek gaztelaniarekin batera baliatzea bereganatzen ari diren euskara eta, halatan, huts egin gabe lortzea euskaraz erraz eskolatzeko moduko maila.

 

Elebidun izatetik  Eleanitz izatera.

4 urtetan hasten dira gure ikasleak ingelesaikasten , eleanitz proiektuaren barnean.

Horretarako, egunero  ingeleseko gelan ingelesean murgilduko dira, han irakasleak hasieratik soilik ingelesez hitz egingo die. Eta hemen, Ipuina  ardatza izanen da eduki guztiak gauzatzeko.

BI URTEKO GELA (KILIKOLO)

 

·     Lotura afektibo berriak eraikitzen lagunduko dion ingurua, harreman gertua eta konfiantzazkoa.

·     Norbera izateko, hazteko eta esperientzia berriak bizi ahal izateko aukera.

·      Lantalde profesionala.

·      Umeak seguru eta lasai sentitzeko espazio eta instalazio berriak.

·     Euren beharrizanei egokitutako guneak, adinaren berezitasunak kontuan hartuta hornitutakoak:
 

o    Txokoak

o    Atseden-guneak

o    Higiene eta garbitasunerako guneak

o    Psikomotrizitate gela

o    2 urteko umeentzat egokitutako jantokia

o    Jolastokia

 

Zerbitzuak Kili-Kolon:

·         Zabalik irailetik uztailera. Gabonetan eta Aste Santuan ere bai.

·         Ordutegi malgua: 7:30etik 17:00etara (9:30-4:30 eskola ordutegia)

·         Jantokia: Ikastolan bertan egindako janaria