Aurkezpena

 

ZER GARA GU?

ARESKETA IKASTOLA 1977an giza-ekimenez Amurrion sortutako irakaskuntza elkargoa da, AIF Arabako Ikastolen Federazioko zein -bere bitartez- EHIK Euskal Herriko Ikastolen Koordinakundeko partaide dena.

ARESKETA IKASTOLAren hezkuntza eskaintza 2 urtetik 16 urtera bitartekoa da, hiru hezkuntza etapak hartuz: Haur Hezkuntza (2-6), Lehen Hezkuntza (6-12) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16).

Gure ikastetxearen jarduera bi eraikuntzatan bilakatzen da: Aresketa auzoan dagoen eraikinean eta Kili Kolon (2 urteko Haur Hezkuntza).

Aresketa Ikastolaren hezkuntza proiektua hurrengo nortasun ezaugarrien inguruan garatzen da:

  • HIZKUNTZA ETA KULTURA

  • ANIZTASUN IDEOLOGIKOA

  • GESTIO-ERA PARTEHARTZAILE ETA DEMOKRATIKOA

  • KASLEAREN PERTSONARENGAN ZENTRATUTAKO HEZKUNTZA INTEGRALA

  • IKASLE BAKOITZAREN BIZITZA ETA ESKOLA KONPETENTZIA GUZTIEN BILAKAERARAKO DISEINATURIKO METODOLOGIA

  • ANIZTASUNA ETA HEZKUNTZAREN IZAERA KONPENTSATORIOAREN ZAINTZA BEREZIA

  • IRAKASLE ETA FAMILIEN ETENGABEKO FORMAKUNTZARAKO EKINTZAK

  • GIZARTEAREKIKO IREKITASUNA ETA INGURUAREKIKO KONPROMISOA

  • PROIEKTUAREN ETENGABEKO EBALUAZIOA