HEZKUNTZA JARDUNALDI IREKIAK

Urtero hezkuntzari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu Aresketa Ikastolak. Izan ere, urtarrilean, Ikastolak Hezkuntza Jardunaldi Irekiak antolatzen ditu.  Gai desberdinak ardatz hartuta hainbat arlotako adituen hitzaldiak egoten dira.  Hitzaldiak Katekesi Aretoan izaten dira 19:00etan eta jende guztiari irekiak.