Matrikulazioa

irudia

Esan bezala, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2020-2021eko ikasturtean izena emateko eskabideak egiteko epea urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra bitartean zabalik egongo da. Ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duen informazio guztiaz jabetzeko jo ezazue Ikastolako iragarki-taulara edo  Hezkuntza Saileko webgunera .

 

Halaber, edozein galdera edota zalantza argitzeko, Aresketa Ikastolako Idazkaritzarekin harremanetan sartu baino ez duzue egin behar (94589036 telefonora deituz edo idazkaritza@aresketaikastola.eus helbide elektronikora idatziz).

 

Aresketa Ikastola/Kili-Kolo Haur Hezkuntzan 2018an jaiotako umeen gurasoentzat heldu den astelehenean, urtarrilak 17, bilera informatiboa prestatu dugu. Gure proiektua ezagutu nahi duen edonor gonbidaturik dago egun horretan, arratsaldeko 5:15ean ikastolan bertan.

 

 

 

irudiairudia
irudiairudia

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba