Bertsolaritza

     Amurrioko Udalak sustatzen duen 'Gu ere bertsotan' izeneko programan murgilduta daude Aresketa Ikastolako LH6 eta DBH 1go  mailetako gelak.. Programa orain dela zortzi urte abiatu zen eta, gaur egun, eskualdeko herri gehienetan dago martxan.

Programaren helburua da haur horien artean bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzea. Programa honen bitartez, koplak eta bertsoak egiten ikasten dute gaztetxoek: errimak osatzen, bertso-doinuak kantatzen, ideiak josten... Eta gaztetxoak gustora aritzen dira gainera.

Arabako Bertsozaleen Elkarteak ematen ditu 'Gu ere bertsotan' programako klaseak ikastolan, bertsolari gazte baten bidez: Unai Mendibil ikastolako ikasle ohia da. Urtean zehar ikasitakoa erakusteko, irratiko emanaldiak egiten dituzte gure bertsolari trebeek.