ORIENTAZIOA

Orientazioa

   Aresketa Ikastolak mota guztietako ikasleak hartzeko borondatea du, zernahi direlarik ikaslearen ezaugarri kognitiboak, fisikoak, maila sozioekonomikoa, jatorria eta abar. Ikasle guztiak hartzeko prest agertzeaz gain, ikasle bakoitzari eskaini dakizkiokeen aniztasunaren trataerarako neurririk egokienak hartzea bultzatuko du, horretarako behar diren baliabideak eskainiz: Ikastalde arruntean laguntza ematea, indartze neurriak, Curriculumaren egokitzapenak, hezkuntza laguntza espezifikoa behar duten ikasleen tratamendurako gela berezia, aukerako ikasgaien eskaintza, …
 

    Ikasleak izan ditzakeen premia berezien detekzio goiztiarrari garrantzi berezia emango zaio. Detekzio goiztiarrak trataera egokienerako lehen urratsa izanik, ikaslearen tutorea, orientazio taldeko profesionalak, ikaslearen gurasoak, ikastolaz kanpoko profesionalak eta Berritzeguneko aholkulariak modu koordinatuan jokatuko dute, kasuan kasuko erabakirik egokienak hartzeko.

    Era berean, oinarrizko konpetentzien jabekuntzan premiak susmatzen diren unetik ikasleari horiek gainditzeko laguntza eskainiko zaie.    Aniztasunaren trataera inplikatzen duten baliabide eta neurrien planifikazioa, profesional desberdinen arteko koordinazioa ( Irakasleak, kanpoko profesionalak, Ikasketa Buru, Berritzeguneko aholkuari etab. ) eta ebaluazioa Ikastolako Orientazio Taldeak bideratzen du .

   Hau guztia aurrera eramateko, Orientazio Zerbitzuko kideek (Orientadorea eta  Pedagogia Terapeutiko bi irakasle) xede hauek dituzte:

• Irakasle, ikasle eta gurasoentzako orientazioa eta aholkularitza eskaini.
• Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak identifikatu, jarraitu eta baliabideen antolaketa egin: auxiliarrak, logopeda, fisioa, gela berezia (LH eta DBH), GAPPAko psikologoa,…
• Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleekin arreta eta jarraipen zuzena (tutore, kanpoko profesional eta gurasoekin) egin.
• Ikasle etorkinei harrera protokoloa martxan jarri, irakasleekin koordinazioa eta baliabideen antolaketa egin.
• Familiei zuzendutako formazio saioak eskaini Guraso Eskolaren bidez.
• Ikasleei nahiz familiei DBH ondorengo ikasketei buruzko orientazio saioak antolatu