Haur zaintza

 

                      Goizeko zerbitzua

Eguneroko klaseak hasi aurreko dohako zaintza zerbitzua da,  ezinbestez goizeko ordutegia hasi aurretik, Ikastolara bere seme-alabak ekarri behar dituzten gurasoei eskeinia.

Goizeko zaintza honetan ludotekaren eredua bideratzen da, jolasa eta denbora-pasa aukerak antolatzen dira zaintzale baten begiradapean.

Ordutegia: 08:15- 09:15

Sartu ahal izateko, 8:45 baino lehenago egin behar da, ordu honetan ateak ixten baitira.

 

 

 

 

         Lokuluska zerbitzua

 

Egokitutako gela batean, jantoki zerbitzua erabiltzen duten Haur Hezkuntzako 2. zikloko 1. mailako (3 urte dituztenak) ikasleei eskeintzen den aukerako dohako zerbitzua da.