Hezkuntza Proiektua

           

 

    

    Aresketa ikastola, HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA eta DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA eskeintzen duen Ikastetxea da.

    Euskal Herriko Ikastolekin bat eginda egonik, guztiz irekia dago beste ikastetxeekiko harremanei. Amurrioko gainontzeko ikastetxeekiko harremanak bultzatzen ditu, udalerrian ekintza hezitzaile amankomun eta koordinatu baten beharra dagoelakoan. Gure Hezkuntza Proiektua zein Proiektu Curricularra guztiz lotuta dago Ikastolen taldearekin.

    IDENTITATE EZAUGARRIAK

                       

1.- HIZKUNTZA ETA KULTURA

      Ikastolaren hizkuntza helburua ikasleak euskeraz bizitzeko gaitasuna lortzea delarik, eta euren nahiz giza testuinguruaren hizkuntza-errealitateaz jabe izanda, ikas irakaskuntza prozesuetan nahiz ikastetxe barruko harremanetan, euskera soilaren erabilera helbururako baliabide estrategiko egokienetzat jotzen da, aprendizaia eta giza harremanetan beti ere lehentasuna izanik.

     Langile eta ikaslegoaren arteko harremanak bideratzeko erabiltzen den hizkuntza bakarra ultural gisa ulertzen du, eta ez du jarrera proselitista edo dogmatikorik onartzen, iritzi guztietako pertsonen arteko elkarbizitza eta errespetua zihurtatuz.

     Ikastolak partaide bakoitzaren siniskera errespetatzen du. Ikastolak, erlijioa ekintza kultural gisa jakinarazten du eta doktrinamendu arloa ikastetxeko ekintza lektibotik kanpo gauzatu behar dela ulertzen du.

      Ikastolak elkarbizitzaren antolaketarako balore demokratikoak jotzen ditu egokien, berauek ikastetxeko klima sozialaren gida izanik eta era honetara ikaslegoa bizitza heuskara da. Bestelarekiko harremanetan euskarak lehentasuna du. BETI GURE IHARDUERETAN IKASLEEN TESTUINGURUA IZANGO DUGU KONTUAN.

     Ikastolako partaide bakoitzak... Guraso, ikasle, langile... euskara, euskal kultura ezagutzen, erabiltzen eta zabaltzen ahalegintzen da. Ikastolako ikaslegoa Euskadiko kulturaren ezagutza, estimu partehartze eta eraldaketan trebatzea ikastetxearen helburua delarik, Euskadiko kulturaren ikuspegi plural batetik abiatzen gara, tradizio desberdinen heredentzia eta orainarekin konpromezua baloratuz eta historian zehar eta gaur egun ere jasotako eragin anitzak kontuan hartuz

     Ikastola Euskal Herrian egonik beste herrialdetako hizkuntzak eta kulturak errespetatzen dira. Kontuan harturik Amurrioko errealitatea bai soziala eta linguistikoa gaztelerak trataera ezpezifikoa behar du. Ikastolaren helburua da bere ikaslegoa eleanitza izan dadin, euskeraz nahiz erderaz eta gutxienez atzerriko hizkuntza batez aritzeko konpetentzia edukiz

 2.- ANIZTASUN IDEOLOGIKOA

     Ikastola erakunde pluralista da. Bere inguruan finkaturik dauden ideia, portaera sozial, politiko zein filosofiko eta erlijioso desberdinen elkarbizitzarekiko errespeto eta begirunea indartzen du.

     Ikastolak partaide bakoitzaren aukera politiko eta soziala  errespetatzen du. Ikastolak, politika gizaekintza keldurako berauetan heziz

3.- GESTIO ERA

       Ikastolaren funtzionamendu eta gestio era partehartzaile eta demokratikoa da.

       Ikastolako funtzionamendu eta gestioan ikastolako estamendu guztiek parte hartzen dute, eragile eta erantzule direlarik.

       Ikastolan sor daitezken eztabaida guneak gainditzeko erabiltzen den baliabidea eta era kontsentsua da. Era berean, eztabaidatu ondoren akordiorik ezean, bozketa sekretuan gehiengoz hartutako

4.- HEZIKETA INTEGRALA      

        Ikastolak, haurtzaroko heldugabezia eta menpekotasunetik abiatuaz, gaztaroko heldutasun eta autonimiarantz eboluzionatzeko, ikasleek erabakiak hartzeko ahalmena eta erabaki horien erantzule izateko jarrerak bultzatzen du.

         Ikastolaren heziketa eskeintzak integrala izan nahi du. Ikaslearen gaitasun guztien garapena armonikoa bultzatzen du.

         Ikastolak, bere ihardueran pedagogikoan ikasle bakoitzaren behar espezifikoei erantzuten dio. Ikastolak, aprendizaia besteekiko interakzioan burutzen den gizabanakoaren iharduera delarik, sozializazioaren hastapena berea egiten du, aprendizaiaren giza-xedea metodologiaren oinarri bat izanda.

          Ikastolak garrantzi berezia ematen die ikasleen arazo psikopedagogikoen trataera azkarrei, horretarako prebentzio lana ardatza delarik.

          Ikastolak, hezkidetza printzipioa bereganatzen du. Emakume eta gizonezkoen arteko zeregin desberdinketa gainditzeko egiten du lan.

          Ikastolak Giza-Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean oinarritutako giza baloreak bultzatzen ditu, berauen bereganaketa razional eta aktitudinala ikaslegoan eraginez. Ikastolak norberaren eta giza-kolektibitatearen ongizate eta zoriontasuna razionalki bilatzea helburu duen hausnarketa etikoa bultzatzen du.

           Ikastolak, ikaslegoaren heziketa integrala lortzeko ordu libreen erabilkera egokia bultzatzeko ekintzak bideratzen du.

           Ikastolak eskeintzen duen heziketa prozesuan, guraso, irakasle eta ez dozente guztiak inplikatzen dira.

 5.- METODOLOGIA

            Metodologi aktiboa bultzatzen dugu.

             Ikasle eta irakaslearen arteko elkarrekintzan oinarritzen da.

             Ikastolak, irakaslegoaren taldeko lan koordinatua bultzatzen du. Bai helburua eta edukiak aukeratzeko bai metodologia eta ekintza interdisziplinario konkretuak antolatzeko eta baita era ebaluazio erizpide bateratuak erabiltzeko irakaslegoaren kontsentsua ezinbestekoa da.

             Ikastolak, irakaskuntzaren eduki, prozedura, jarrera, balore eta arauen arteko lotura eta oreka ezinbestekotzat jotzen du.

             Ikastolak, ikaskuntza esanguratsua izan dadila lortu nahi du. Horretarako GLOBALTASUNA, GENERALIZAZIO ETA FUNTZIONALTASUNA BULTZATZEN DU.

              IKASTOLAK, TUTORITZA EGOKI BATEK duen garrantzia azpimarratuz, etengabeko orientazioa bultzatzen du. Etapa bukaeretan ikasleak bere irteerak aukeratzeko beharrezkoa duen informazioa eta orientazioa izan dezan saiatzen gara. Gurasoen esparrua ahaztu gabe eta landuaz.

6.- IRAKASKUNTZAREN EGUNERAKETA

              Ikastolak, irakaslegoaren etengabeko prestakuntza eta eguneraketa bultzatzen du. Horretarako irakaslegoarengan berrikuntza, esperimentazioa eta ikerketa giroa ahalbideratzen du.

              Era berean, ikastolak bere lan hezitzailearen eta honen etengabeko berrikuntzaren berri emateko bere prestaera agertzen du kasuan kasuko foro edota eskolarteko harremanetan.

7.- KANPO PROIEKZIOA

              Ikastolak, ikaslea bere ingurunera errespetu osoz egokitu dabin, ikaslearen pertsonalitatea gara dezakeen oinarrizko printzipioak eskeintzen ditu.

               Ikastolak, ikastolaren izaera eta orientabideak bera kokatuta dagoen gizartean isladatzen ardura hartzen du. Hau gerta dadin Eskola Komunitateko estamendu guztiak ikastolako identitate ezaugarriak ingurura hedatze lanean saiatzen dira.

8.- EBALUAKETA

               Ikastolak, ikastolaren Hezkuntza Proiektuaren aplikazioa eta hobekuntza bideratzeko etengabeko ebaluaketa guztiz beharrezkotzat jotzen du.

               Ikastolak, gaitasunak, lorpen mailak, edukiak, jarrerak eta trebetasunak ebaluatzen ditu. Ebaluaketaren helburutzat ikas-irakaskuntza prozesuaren gida eta retroalimentazioa jotzen dira, irakasle, ikasle nahiz gurasoei begira.