Agenda 21

 

 

Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

 

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

  • Ikastolaren iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa da.
  • Bi eremu lantzen ditu, eskola eta udalerria.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorrra sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.