Ikasys

Ikasys proiektua, norberak ordenagailuen bidez ikasteko sistema da, eta tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta   edukiak uztartzen ditu.   

Hiru zeregin ditu:

    gezi_urdina Trebatzeko
Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…

    gezi_urdina Memorizatzeko
Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …

    gezi_urdina Nork berea egiteko
Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

2008. urtetik aurrera IKASTOLEN ELKARTEAN garatutako hezkuntza alorreko proiektu berriztatzailea da.  Aresketa Ikastolan 2010. urtean martxan jarri izan zen Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan, eta DBHko 1go eta 2.mailan.

ikasgelan

gezi_urdina Ikasgela arruntean jarduteko sortu da.

gezi_urdina Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da; ordenagailua tamaina txikia da.

gezi_urdina Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

gezi_urdina Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak egongo dira.

gezi_urdina Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio.

gezi_urdina Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

gezi_urdina Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratuko du.

gezi_urdina Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egin ahal izango du.