JANTOKIA

Informazioa eta menua

 

Zerbitzu hau, funtzionamenduari dagokionez, Batzorde Eragilearen eta Zuzendaritzaren menpe dago eta bertatik, kudeaketa egokia aurrera eramateko asmoz, jarraipen zuzena egiten da.

Sukaldea, Ikastolaren egoitzan kokatzen da, beheko solairuan eta bazkariak bertan prestatzen ditu kontratatuko entrepresak: Jomabi Txokoa.

Aipatutako entrepresak, zerbitzu hau honako irizpide hauek kontutan hartuz, eskaintzen digu:

Elikadura orekatua: Hilabeteko menuak dietista baten aholkupean osatzen dira. Oinarrizko jakiek (barazki, lekale, arrain,...) garrantzi handia dute gure menuetan. Postreetan, fruta eta esnekiak txandakatzen dira.

Ikasleek etxeko otorduekin dieta orekatua osatu ahal dezaten, beheko estekan hilabete bakoitzeko menua aurkitu ahal izango da.

Dieta bereziak: Elikagai batzuekiko (glutena, laktosa...) intolerantzia izan nahiz dieta bereziak behar dituzten ikasleeentzat, menua egokitu egiten da.

Begiraleak:  Ikasleak zaintzeko nahiz txikiei jaten laguntzeko zerbitzuaz arduratzen dira.

Oharrak:

  • Intzidentzia guztiak (altak/bajak/aldaketak) idazkaritzan bertan edo 945 890 360 telefonora deituaz jakinarazi beharko dira, aurreko egunean 18:00ak arte. Premiazko abisuak beti bezalaxe goizeko 09:30 arte onartuko dira.

 

  • Ikasturte hasieran, urtero,  informazio bilera bat egiten da, erabiltzaile guztioi zuzenduta zeinean hemen azaltzen den informazioa osatzen den.

Irailean eta ekainean ikasleak jasotzeko ordutegia:  14:30ak arte.

 

Hilabete honetako menua ikusteko irudian klikatu