Albisteak

Kaixo, lagunok? Ez nauzue ezagutu? Argitxo naiz, bai, baina pirata txikia bihurtu naiz! Jolastu nahi duzue nirekin?

Zerk eragiten du egunak eta gauak sortzea? Zergatik argitzen du Ilargiak? Izarrek berezko argia dute? eta planetek?

Zalantza horiek guztiak uxatze aldera lanket egin ostean, honatx sortutako maketak!

Gorbeia Parke Naturalean dagoen Goikuria aterpean eman dute hiru egun LH 6. mailetako ikasleek. Bertan, talde lana sustatu eta elkarbizitzan sakontzeaz gain, Gorbeiako zenbait altxor natural eta kultural ezagutzeko aukera paregabea izan dute.

LH4. mailetako ikasleek hiru egun eman dute Lekeition: kultura, ohiturak, kirola ... euskara(z).  

Arabako suhiltzaileak San Anton plazan izan dira Amurrioko ikasleei tailer anitzen bidez euren jardunaren berri emateko asmoz.  

“Conquis”  telebistako programako erronkak adibidetzat hartuta, ginkana jarduera berritzailean aritu dira gure DBH2. mailako ikasleak Gorlizen.

Maiatzaren azkenengo ostirala gorriz margotuta izaten dugu egutegian Aresjaia-Aresketa Ikastolaren jaia ospatu ohi baitugu.

Multimedia Tailerrean aritzen diren DBH 4. mailako ikasleek biharko, maiatzaren 26rako, ospatuko dugun Aresjaia iragartzeko ekoiztu duten bideoa ikus dezazuen gonbidapena luzatzen dizuegu. Goza ezazue!

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba