Haur Eskola

KILI-KOLO - BI URTEKO GELA

Aresketa ikastolako 2 urteko haurrek ikastolan ematen duten lehenengo urratsik garrantzitsuena sarrera prozesua izango da. Hezitzaileek indarrik handiena jarriko dute marko seguru eta konfiantzazkoa eskaintzen, haurrek biziko dituzten lehenengo esperientzia horiek segurtasunezko atxikimendu on batetara bideratuz.

irudia

Erreferentziazko figura hauek prozesua ahalbidetuko dute bakoitzaren erritmoa errespetatuz, beraien beharrak asetuz, banakako prozesu bat sortuz eta banaketa prozesuaren elaborazioa bideratuz. Hau dela eta, komunitatearen inplikazioa, hau da, familien eta batez ere gurasoen parte hartzea, ezinbestekoa izaten da ardatz nagusitako bat izanik. Momentu honetan sortuko den atxikimendu hori, gerora, etorkizun batean sortuko diren harremanetan eragina izango du, beraz, berebiziko etekina suposatuko dio haurrari banaketa behar den bezala gauzatzea.

Marko Pedagogikoa

irudia

Aipatutako guztia, sortu berri den Marko Pedagogiko propioan gauzatuko da. Hurrengo urteetan izango duten funtzionamendu bera izanik. Hots, gelako dinamika, zirkulazio librean oinarrituz, txokoen bitartez garatuko dena eta kolektibekin indartuko dena. Gure metodologian, haurra ardatz nagusi izango da, txoko edo gune ezberdinei esker ikaskuntza aberasgarria lortuko du. Heldua beti gidari izango duela.

Gune hauetan; lasaigunea, plastika, eraikuntza, sinbolikoa, esperimentazioa eta motoriko guneetan, haur bakoitzak, elkartrukeak sortu, autonomia garatu, jolasak partekatu, irudimena landu, etb.. eragingo ditu. Gela osoan zehar aukera propioak zein taldekakoak izanik.

Psikomotrizitate Saioa

Astean zehar ere talde bakoitzak psikomotrizitate saioa egiteko aukera izango du. Bertan, jolas librearen bitartez, haurrak nolako harremanak egiten dituen kideekiko, helduarekiko eta berekiko ikusteko aukerarik paregabea da. Baita haurra nolakoa den eta zeintzuk diren bere harreman eskaerak eta afektiboak behatzeko ere. Gelan eta alderdi kurrikularrean isladaturik dauden zenbait aspektu ere aurreikusteko aukera emango diguna. Ondorioz, orientatzailea eta tutorearen arteko esku hartzea eta haurrari buruzko proiektu egoki bat egin ahal izango dugu, haurra lagundu eta ondo garatu ahal izateko.

irudia

Aipatu bezala, guraso eta irakaslegoaren arteko elkarlana, zutabe garrantzitsua suposatzen du. Gure egunerokoan, komunikazioa zuzenekoa da, harrera momentua gela barruan egiten baita eta aukera paregabea eskaintzen duelako haurrari buruzko informazioa partekatzeko. Baita edozein momentuan, tutore edo erreferentearen arteko guraso bilera egiteko ere. Horrez gain, irakasle taldea eta orientazio departamendua etengabeko elkarlanean aritzen dira, haur guztien informazioa jasoz eta alderatuz. Gainera, urtean zehar, orientatzailearen eskutik, hainbat hitzaldietan parte hartzeko aukera egoten da, haurra kokatzeko eta bere ezaugarri ezberdinen eta garapenaren inguruko informazioa ematen digutenak, baliabide ezin hobea izaten dira.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba
  • Airaldea Gaur