Lege oharra

ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, web-orri hau erabili baino lehen, irakurri arretaz erabilera-baldintzak. Web-orri hau erabiliz gero, inplizituki baldintza horiek onartzen ari zara. Bat egiten ez baduzu edo zalantzarik baduzu, web-orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. NOR GARA?

ARESKETA IKASTOLAK ondorengo helbidea du: Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio. Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako, hurrengo telefono zenbakian jar zaitezke harremanetan: 945 890 360. Honako posta elektronikora ere bidera zaitezke: aresketaikastola@aresketaikastola.eus

https://www.aresketaikastola.eus/ domeinua ARESKETA IKASTOLARENA da.

2. ZER DA ARESKETA IKASTOLAREN WEB SITE DELAKOA?

Orain https://www.aresketaikastola.eus/ tokian zaude. Espazio elkarreragilea da, eta Aresketa Ikastolak sortu du eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko.

Web-toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.

3. FITXA TEKNIKOA

Web-orri honetaz gozatzeko, erabiltzaileak web-nabigatzailea izan beharko du. Halaber, JavaScript gaituta egon behar da.

Aresketa Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web-orri hau Aresketa Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Aresketa Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edota ustiatu. Salbuespen bakarra da helburuekin bat web-orria erabiltzea. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza horietan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Aresketa Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Aresketa Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira.

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, web-orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar. Hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure zerbitzuak saltzen. Ildo horri jarraiki, web-orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da.

6.- IRAUPENA

Erabilera-baldintzei eutsiko zaie website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean. Aresketa Ikastolak eskubidea izango du edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko. Aldaketa horiek web-orrian bertan agertu beharko dira.

7.- BERMEAK BAZTERTZEA

Aresketa Ikastolak ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko, eta berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza eskaintzen dituen informazioetan eta zerbitzuetan. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Aresketa Ikastolak ez ditu bermatzen web-orriko edukiak, ezta web-orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web-orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Hala ere, etengabe lanean dihardugu horrelakorik gerta ez dadin.

Aresketa Ikastolak ez du erantzukizunik web-orri honen edukien erabilerari dagokionez.

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz eta Internetek dituen berezitasunengatik, Aresketa Ikastola ez da izango web-orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte edota galeraren arduraduna. Are gehiago, Aresketa Ikastolak edo berak baimendutako edozein ordezkarik ez du erantzukizunik izango kaleteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean EHI EKEren erantzukizunak erabiltzailea web-orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9.- ESKUMENA

Aresketa Ikastolak ez du kontrolik web-orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web-orriko erabiltzaileek eta Aresketa Ikastolak Amurrioko Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web-orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10.- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11. artikuluarekin bat, ARESKETA IKASTOLAk honako informazioa ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.

  • Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
    • ​Arduradunaren nortasuna: ARESKETA IKASTOLA
    • Posta helbidea: Aresketa auzioa, 2 - 01470 Amurrio, Araba
    • Telefonoa: 945 890 360
    • Helbide elektronikoa: aresketaikastola@aresketaikastola.eus
  • Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:

  • Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko.
  • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
  • Produktu eta zerbitzuen berri emateko.
  • Estatistikaren ikuspegitik, erabiltzaileen sarrerak ezagutzeko.
  • Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran gordeko ditugu, eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

  • Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?​

- Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.

- Beharrezkoa da zure datu pertsonalak ematea kontsulta edo eskaera erantzuteko.

- Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean.

  • Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

  • Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu konfirmatzeko ARESKETA IKASTOLA zure datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko ere. Horretaz gain, datu horiek ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.

Gainera, egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatu ahal izango duzu. Kasu horietan, ARESKETA IKASTOLAk erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu. Era berean, egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela-eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.

Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.

Aipaturiko edozein eskubide erabiltzeko, idatzi bat bidal dezakezu ARESKETA IKASTOLAri zuzenduta aurrez aipaturiko posta helbidera, edo mezu elektroniko bat aresketaikastola@aresketaikastola.eus helbidera. Edozein kasutan, zure nortasun agiriaren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril (bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu: www.agpd.es).

Cookiak erabiltzeari dagokionez, ARESKETA IKASTOLAk honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web-tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, informazioa ematen dute bisitaren data eta orduari buruz, web-tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, ARESKETA IKASTOLAk eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakurri. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakurri. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

Erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da gure kezka nagusia. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

Erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo ARESKETA IKASTOLAk erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari gomendatzen diogu bere pasahitza inori ez ematea.

Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, saioa eta nabigatzailea ixtea https://www.aresketaikastola.eus/ web-orritik irten baino lehen. Horrekin ziurtatzen da datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea, batez ere ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu, beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada.

11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen dugu, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web-orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web-orri hau erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© Aresketa Ikastola | Eskubide guztiak gordeak.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba