DBH

DBH: Derrigorrezko Bigarren Hizkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) izenekoa, ikasle guztiek derrigorrez egin beharreko etapa da, lau urteko iraupena duena. Normalean, hamabi urtetik hamasei urte bete bitarte egitekoak dira ikasturte horiek.

Etapa honen xedea hauxe da: ikasleak kulturaren oinarrizko elementuez jabetzea (alderdi humanistiko, artistiko, zientifiko eta teknologikoei dagokienez, bereziki), haiengan ikasteko eta lanerako ohiturak garatzea eta finkatzea, ondorengo ikasketak egiteko eta lan-munduan sartzeko prestatzea, eta bizitzan herritar gisa dituzten eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko prestatzea.

Hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez, hizkuntzen tratamendu integratuaren bitartez gauzatzen da. Gure proiektuan, komunikaziorako erabiltzen den sistema da hizkuntza eta bere unitate komunikatiboa ez da hitza, ez eta esaldia ere, diskurtsoa baizik, mota askotako testuetan gauzatzen dena.

Atzerriko hizkuntzei bagagozkie, EKI proiektuaren eskutik lortzen dituzte ikasleek DBH bukatzean ingelesaren ulermen, produkzio, irakurketa eta idazketarako gaitasunak. DBHko 1. eta 2. mailetan Subject Projects lantzen da eta DBHko 3. eta 4. mailetan SSLIC, hau da, gizarte zientziak ingelesez lantzen dira. Era berean, Eleanitz proiektuaren baitan, frantsesa etapa osoan zehar ikas daiteke eta, kasu honetan, hizkuntza horren lehen hurbilketa egitea da helburua. Etapa honetan ezinbestekoa izango da ikasleak konpetentzia digitalaren lorpenera bideratzea eta, horretarako, IKT programaren bidez gauzatzen dira hainbat jarduera.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba
  • Airaldea Gaur