“GORPUTZA, ORAIN ETA HEMEN” , Aresketa Ikastolako XXII. Hezkuntza Jardunaldi Irekien

“GORPUTZA, ORAIN ETA HEMEN”

irudia

Gorputza eduki baino, gorputza gara. Hezkuntza gorputz batean gertatu egiten delako. Sentitzen eta pentsatzen duen gorputz batean. Erlazionatu, ikasten duen gorputz batean. Izan ere, ikastea baita, hein handi batean, maite gaituztenek eskaini, transmititu, oparitzen dizkiguten ezagutzak eta jakintzak “in-korporatzea”.

Honela, anorexia eta gainerako elikadura-arazoak, autismoa, gorputzaren kontzientzia, sexualitatea edo pantailen gehiegizko erabilerak gure gorputzetan uzten duen arrastoa bezalako gaiak ukituko dira Katekesi aretoan, ohi denez astelehenetik ostiralera, urtarrilaren 23tik 27ra bitartean. Arratsaldeko 7etan hasiko diren hitzaldi hauetara eskualdeko familiak, profesionalak eta interesa duen pertsona oro gonbidatzen ditu Aresketa Ikastolak.

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba