NOMADAK

Mundua ezagutzeke dugun esparru zabala da. Han barrena ibiltzen dira, leku batetik bestera, jakin-min handiko bi emakume nomada. Saka eta Taman dira, eta esperientzia berrien bila lurralde ezezagunak arakatzea maite dute.

irudia

Paraiso Antzerkia

irudia

Egun batean, munduan noraezean, sorpresaz beteriko leku bitxi, desordenatu eta kaotiko batera heltzen dira, eta maitekiro zainduko duten arrautza erraldoia aurkitzen dute.

Jolasaren, maneiatzearen eta esperimentazioaren bitartez, eszenatokia arkitektura, geometria eta matematika naturaltasunez sortzen dituen toki bihurtzen da. Materialak poetikoki eraldatzen dira, eta lerro batzuk, puntu batzuk edo paperezko plano batzuk tipi, horma edota uhar bilakatzen dira. Bitartean, arrautzaren barneko bizitzak taupaka darrai.

irudia

Kultura bizirik!

irudia

Taldeen burbuiak mantendu genituen, umeak maskara jantzita egon ziren eta euren arteko distantzia bermatu genuen. Merezi izan zuen!

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba