Orientazioa

Orientazio Departamentua

irudia

Aniztasuna eta elkarbizitza sustatzen dituen hezkuntzan sinisten dugu. Familia eta ikasle guztiak barnehartzen dituen eskola komunitatea osatzen dugu eta egitasmo hori burutzeko orientazioa ezinbesteko lanabesa da. Orientazioa irakasle guztien ardura bada ere, bereziki tutoreek eta orientazio departamentuak jorratuko duten alorra da.

Prebentzioa


Orientazioaren zutabeetako bat prebentzioa da, hau da, arazoak agertu baino lehen garapena sustatzeko burutzen diren ekintza planifikatuak eta jarraiak. Horien artean hauek nabarmenduko genituzke:

  • Psikomotrizitatea. Haur hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. mailan haurrek asteroko saio bat dute. Jolasaren bidez euren buruarekin eta besteekin eraikitzen ari diren harremanen alderdi ezberdinak jorratzen dituzte. Pultsioak askatzea ezinbestekoa da ongizate emozionala lantzeko, eta psikomotrizitateak estruktura gutxiko esparru kontenitzaile eta ziurra bermatzen du haurrak bere prozesuan aurrera egin dezan.
  • Guraso eskolak. Seme-alaben hezkuntzan paperik garrantzitsuena gurasoek betetzen dute. Lehentasunezko rol hori betetzea, ordea, ez da batere erreza. Horrexegatik dira guretzat guraso eskolak hain garrantzitsuak, gai garrantzitsuez ideiak azaldu eta bizipen ezberdinak partekatzeko ahalbidetzen dutelako, horien ondorioz nork bere egia osa dezan.
  • Tutoreekin egiten den asteroko jarraipena. Ikastolako tutore guztiak orientazio departamentuarekin astero biltzen dira ikasleen garapen pertsonalaren, sozialaren nahiz kurrikularraren jarraipena egiteko.

 

Prebentziotik haratago


Prebentzioaz gain, Ikasleen garapenean behar bereziren bat agertzen edo antzematen denean, dela maila kognitibo, akademiko edota emozionalean, orientazio departamentuak esku hartu egiten du. Ikasle bakoitzari eskaini dakizkiokeen aniztasunaren trataerarako neurririk egokienak hartzea bultzatuko du.

Horretarako, dagokion balorazioa burutu/koordinatu egingo da eta gure esku dauden baliabideak eskainiko dira, behar ezberdinen aniztasunari erantzuteko: Ikastalde arruntean laguntza ematea, indartze neurriak, Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak, Curriculumaren egokitzapenak, hezkuntza laguntza espezifikoa behar duten ikasleen tratamendurako norberaren araberako laguntza, aukerako ikasgaien eskaintza, …

 

Eskuhartzen den kasuetan ezinbestekoa izango da ikaslearen tutorea, orientazio taldeko profesionalak, ikaslearen gurasoak, ikastolaz kanpoko profesionalak eta Berritzeguneko aholkulariak modu koordinatuan jokatzea, kasuan kasuko erabakirik egokienak hartzeko. Hau guztia aurrera eramateko, Orientazio Zerbitzuko kideek xede hauek dituzte:

  • Irakasle, ikasle eta gurasoentzako orientazioa eta aholkularitza eskaini.
  • Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak identifikatu, jarraitu eta baliabideen antolaketa egin.
  • Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleekin arreta eta jarraipen zuzena (tutore, kanpoko profesional eta gurasoekin) egin.
  • Atzerritar jatorriko ikasle etorkinei harrera protokoloa abian jarri, irakasleekin koordinazioa eta baliabideen antolaketa burutu.
  • Familiei zuzendutako formazio saioak eskaini Guraso Eskolaren bidez.
  • Ikasleei nahiz familiei DBH ondorengo ikasketei buruzko orientazio saioak antolatu.

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba
  • Airaldea Gaur