Inguruan duguna sentitzen dugu

Inguruan duguna sentitzen dugu

irudia

Inguruan dugun guztia ikustea, entzutea, usaintzea, dastatzea eta ukitzea gustatzen zaigu. Mundua gurea dela nabaritzea gogoko dugu eta gugandik gertu ditugun gauzak sentitzeak ezagutzak lortzen laguntzen digu. Ezagutza horiek lortzeko behar ditugun bost zentzumenak ardatz hartuta, LH 3. mailako ikasleek Txanelako "URTE ASKOAN TXAPELA KASKOAN" izeneko gaiari amaiera eman diote artelan xelebre hauen bitartez.

Unitate honek, garunak gure gorputzaren funtzionamenduan daukan eraginaz ohartarazi gaitu, gure gorputza martxan jartzeko ezinbesteko "makina" baita, zentzumenekin batera. Hortaz, irudimena eta originaltasuna nagusi izanda, ikasleek koloretako kartulinetan giza-gorputza irudikatzeko aukera izan dute, errealitatetik haratago doan mundu bat oinarri hartuta.

 

Lan guztiak ikusteko egin klik hemen edota atxikituriko PDF artxiboa ireki.

 

irudia

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba