Non eta mugan!

Ikastolak herriari

irudia

Ikastolon nortasunean eta izaeran erabat errotuta dago euskararen eta Euskal kulturaren transmisioarekin daukagun konpromisoa. Eta, konpromiso hori, zailtasunak zailtasun, ahalik eta Euskal Herriko txoko gehienetan eramaten saiatzen gara. Beskoitzen, ordea, azkenaldi honetan berri txarrak jaso dituzte. Hona hemen eitb.eusen bere garaian ateratako berria:

“Uztailaren 6an gaur egun erabiltzen dituen lurrak utzi beharko ditu Beskoitzeko ikastolak. Hala agindu dio Fabienne Ayensa buru duen Herriko Etxeak abenduaren 27an ikastolari, Seaskari eta Prefekturari bidalitako gutun baten bidez, Mediabask hedabideak argitaratu duenez. Modu honetara ofizialki hasi du lurrak husteko prozesua. “Bost eraikin prefabrikatuetan dago kokatua Lapurdiko herriko honetako ikastola. Herriko etxearen gutunaren arabera, ikasturtea amaitzen denean, uztailaren 6an, "baimendutako lau prefabrikatuak eta bosgarrena kendu" eta "lurrak hustu" beharko ditu ikastolak.Abenduan lur horiek erabiltzeko kontratua bertan behera utzi zuen herriko etxeak. Espazio eta segurtasun argudiatu izan du. Herriko Etxean egindako bozketan 14 hautetsik bozkatu zuten Ayensa auzapezaren proposamenaren alde eta lauk kontra. Horietako batek, gainera, kargua utzi zuen. Ikastolako arduradunek eta Herriko Etxeak aspalditik izan dituzte gatazkak. Eraikin egonkor bat egiteko baimena ukatu egin zieten. Seaska, Ikastolen Elkartea eta gurasoek ikastolaren aldeko manifestazioak ere egin izan dituzte.”

irudia
irudia

Ez da erraza izan eta, oraindik ere, zaila izaten jarraitzen du Beskoitzeko bezalako ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-polikoari aurre egitea. Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute. Horrexegaitik da beharrezkoa Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea. Hau dela eta, egitarau txiki bat antolatu dute eta martxoaren 10ean bertaratzeko gonbidapena luzatu digute. Lapurdiko txoko hau ezagutzeko aukera paregabea Ikastola txikiei laguntza eskainiz!

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba