Albisteak

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek arratsalde bikaina izan zuten San Jose auzoraino egindako irteeran.

YouTube, WhatsApp, Tik-Tok, Twiter ... sare sozialak gure bizitzan "instalatu" egin dira. Sare sozialen erabilera hutsaren haratagoko ezagupena eta gomedioak.

Euskal Kulturaren bost plaza handi eta  hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere badira ikastolen jaiak. Aurten, iaz bezala, ezin izan dira egin ohiko formatuan, eta hori dela eta, plaza horietako lagin bat prestatu dugu azaroaren 27ko jaialdian.

Urriaren 19an 2022ko Araba Euskaraz ekimenaren aurkezpena egin genuen. Lehenengo edizioa burutu zenetik 40 urte pasa direla, berau lehenengo aldiz antolatu genueneko lekura itzuliko gara.

Udazkeneko Errigora kanpaina ate joka dugu. Hiru saski desberdinen artean aukeratzea duzue eta segituan eskaera egiteko azalpena doakizue.

2020-2021 ikasturtea arraroa izan zen oso: sarrera mailakatua, burbuiak, kokapenak, distantziak ... Baina gure ikasleen sormenak, ordea, ez zuen etenik izan. Hainbat erakusketa antolatu genuen eta, berauek ikusteko aukerarik ez zenutenez gero, hona hemen prestatutako katalogoa gozatu ahal ditzazuen.

Irailaren 24tik urriaren 3ra ASTEKLIMA ekimena egin genuen, herritarrak ezinbesteko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren inguruan kontzientziatzeko eta mobilizatzeko. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek tailer bat egin dute "zaborra" deritzogunari buruz.

Ikastolan jorratzen dugun hizkuntza trataera integralaren baitan "The apprentice witch" programa burutu ohi dugu irailaren lehenengo hamabostaldian Lehen Hezkuntzako 5. mailetako ikasleekin.

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba