Albisteak

DBH4. mailetako ikasleek ekoiztutako filma hemen ikusgai!

LH 3. mailako ikasleekin Urdaibai inguruak bisitatu ditugu. Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. 1984. urteaz geroztik Biosfera erreserba izendatua dago eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien (ZEPA) programan dago Red Natura 2000ren barruan.

Akrosport kirola taldekideen artean giza-piramide, dorre edota figura desberdinak egitean datza. Modalitate hau baliatuz DBH 4. mailetako ikasleek ikastolako txikitxoei ikuskizun harrigarria prestatu diete.

Zer da artea? galdera honek ez duez erantzun zehatzik ezta bakarra ere. Batzuek diote artistaren adierazpen mota bat dela, geure buruarekin eta inguruarekin erlazionatzeko modu bat.

Martxoaren 8a dela eta ikastolan ateratako irudiak esteka hau erabiliz ikusgai.

Hona hemen LH 3. eta 4. mailetako ikasleek martxoaren 8ko aldarrikapen eguna dela eta egindako ekarpena.

2023ko inauteriak igaro egin dira eta atzo, otsailak 21, aurretik egindako lanaren emaitza - gurasook egin/prestatutako mozorroak, irakasleek sortutako koreografiak eta entseguak, DBHko zenbait ikasleren laguntza umeak margotzean ...- ikusi ahal izan genuen Matias de Landaburu frotoian. Zuen gustokoa izango ahal zen! Segituan, taldeak irudietan.

Siria eta Turkia herrialdeetan jasandako lurrikararen ondorioz gertatutako hondamendia dela eta, DBH 3. mailetako ikasleek neguko jantzien, manten eta lo sakuen bllketa bat proposatu nahi izan digute. 

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba