Funtzionamendua

JANTOKI EREDUA


Aresketa Ikastolak jantoki propioa du bertan. Kudeaketa, Batzorde Eragilearen eta Zuzendaritzaren menpe dago eta zerbitzua emateaz Jomabi Txokoa izeneko enpresa arduratzen da. Begiraleak ikastolak zerbitzu honetarako kontratatutako langileak dira, asko irakasleak eta ikasleen zaintzari arreta hurbila emateaz arduratzeaz aparte ikasleen egonaldia atsegina eta euskaraz izateaz kezkatzen dira.

2018 ikasturtean, gurasoen eta orokorrean gizartean elikaduraren inguruan piztutako kezkari erantzuna emateko asmoz, Ikastolan Jantoki eredu berrirako urratsak ematen hasi ginen. Kataluniako Nani Moré, sukaldaria eta eredu berrian aditua, gurekin aholkularitza lanetan aritu ondoren, sukaldarien prestakuntza saioak burutu ondoren, eta begiraleen formakuntzari ere arreta berezia jarriz 2019ko irailean lehen aldiz estreinatu genuen menu berritua eta aurreko lan guztiari esker gaur egun 350 menu ematen ari garela harro esan dezakegu.

GURE MENUAK


Eskaintzen ditugun menuak bertoko produktuak eta garaiko produktuak erabiliz osatzen ditugu. Gure dieta Mediterraneoa da, hau da, barazki freskoak eta garaikoak, lekaleak eta zerealak (anitzak) eta animalien proteina neurri egokian kontsumitzean datza. Honi esker gure ikasleen elikadura osasuntsua izateaz gain inguruarekiko dugun ardura zaintzen dugu.

* Gaur egun, esaterako, ez dugu plastikozko jogurt ontzirik erabiltzen, eta azukre kopurua ikaragarri murriztu dugu.

irudia
irudia

Ikastolan garrantzia handia ematen diogu gure ikasleen elikadurari, horregatik menuak prestatzeko era asko zaintzen dugu. Horrela, produktuak egunean bertan prestatzen ditugu, eta hau guztia aurrera eramateko ezin bestekoa izan da gure sukaldean eta jantokian aldaketa orokorra egitea. Orain ditugun tresna berrituei esker, sukaldatzeko era ere asko aldatu da, frijituak kendu eta labean prestatutako menuak dira nagusi.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba
  • Airaldea Gaur