DBH 4. mailetako ikasleak LANTZE zentroan

irudia

Adimen urritasuna duten 50 pertsona horiek egunean okupatuta egotea eta sozializatzea da zentro honen helburu nagusia. Erabiltzaile batzuk, gainera, lan babestuetako enpresetara lan egitera bideratzen dituzte. 

 

 

Aresketa Ikastola aspaldi joaten da ikaslekin bisitan. Arduradunak zentruaren zeregina aurkezten digu, langileek duten prestakuntza azaltzen digu eta bertako erabiltzaileekin batera instalazioak ikusten ditugu. Horretaz gain, bi urtean behin, haiekin "Aniztasun Funtzionalaren eguna" ospatzen dugu. Bisita hau, alderdi bokazionalean nahiz pertsonalean ere oso aberasgarria da gure ikasleentzat, bertan dauden pertsonak oso esker onekoak izateaz gain bizitzarako ikaskuntza garrantzitsuak ikasten ditugulako. Aurten, apirilaren 30ean, ikastolara bisita egingo digute Araba Euskaraz ekimena beraiekin ere partekatu eta ospatu nahi dugulako.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba
  • Airaldea Gaur