LH2 - Lanbideak

Gelako zenbait kideren gurasoei euren lanbidearen nondik norakoak umeen aurrean azal zezaten erronka luzatu genien. Baita erronakari erantzun ere!  

Arratsalde batean hurbildu ziren gurasoak ikastolara eta, bi txadatan banatuta, norberaren lanbidearen zioak azaltzeaz gain, umeek eurek aldez aurretik prestaturiko galdereei erantzun behar izan zieten.

Zinez esaten dizuegu, oso oso ondo egin zutela baina ... hasi aurretik ... bati baino gehiagori urduritasun punttu bat ere somatu zitzaiola erronkaren aurrean. Azterketa gogorra gainditu behar izan zuten, gero! Eskerrik asko etortzeagatik!

 

 

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba